Ate logikoak:
Pneumatika
Airea konprimitua energia-iturritzat hartuta eta zenbait osagai (balbulak, zilindroak, …) haien artean konbinatzean makina bat edo gehiago martxan jartzean datza. Aire konprimitua presioari esker lortzen da.
Pneumatikaren abantailak:
Konprimitutako airea azkarra, segurua eta garbia da. Gainera aire konprimitua gorde daiteke beste momentu batean erabiltzeko eta behar den teknologia merkea da. Bestetik, tenperatura desberdinetan erabili eta energia mota desberdinetan eraldatu ahal da.
Pneumatikan erabiltzen diren oinarrizko makinak eta atalak:
·
Mantenamendurako unitatea: aire baldintza egokietan egoteaz ardura-tzen da; hau da, lehorra eta garbia egoteaz arduratzen da.
· Airearen presioa eta fluxua erregulatzeko enboloak eta tornuak erabil-tzen dira.
Motak
|
Funtzioa
|
Zilindro linealak
|
Norabide batean eragiten dute.
|
2 efektuko zilindroak
|
2 norabideetan eragiten dute.
|
Biraketako balbulak
|
Birak lortzeko erabiltzen dira eta haien mugimen-dua mugatu daiteke.
|
2-3 balbulak
|
Aire jarioa itxi, zabaldu eta banandu da haien lana.
|
5-2 balbulak
|
Balbulen funtzionamendua koordinatzen dute.
|
5-3 balbulak
|
Paletak eragiten dute.
|
Manorreduktorea
|
Presio gehiegi dagoenean, aire jarioa aldatzen du-te.
|
Fluxuzko erreguladorea
|
Airearen fluxua aldatzeko erabiltzen da. Horrela aireren abiadura eta norabidea aldatzen dira.
|
Konbinatutako balbulak
|
Bi balbula desberdinak eragiteko orden zehatz ba-tean erabiltzen dira. Tenporizatuak izan ahal dira.
|
Funtzio logikoak eta martxan jartzeko era desberdinak.
AND: bi sakagailu eragin behar dira makina funtzionatzeko. Funtzio hau erabiltzen da segurtasuna irabazteko.
OR: bi sakagailutik bat eragin behar da makina funtzionatzeko. Erabiltzen da makina bat leku desberdinetik eragin ahal izateko.
NOT: makina geldi egoteko edota lana egiten uzteko sakagailuari eragin behar zaio.
Seinalezko emisoreak: kablerik gabe makina bat eragiteko erabiltzen dira.
Sentsoreak: prozesuak zenbatzeko edota automatizatzeko erabiltzen dira.
Buena Dani buena!!
ResponderEliminar